Nola sortu "Nire Karpeta"?

 

"Nire Karpeta" sor dezakezu automatikoki, administrazio izapide bat egiten duzunean Egoitza Elektronikoan, ziurtagiri elektronikoa erabilita, edo aurrez aurre hasten duzunean eta prozesuaren egoera jakinaraz diezazuten eskatzen duzunean, modu elektronikoan.

 

Zer zerbitzu eskaintzen ditu  "Nire Karpetak"?

 

Zure izapideak zer egoeratan dauden jakitea:

 

Atazak: Zer espedientetan duzun eragiketaren bat egiteko jakitea, eta horiei loturiko funtzionaltasunetara sartzea.

 

Espedienteak: Bilaketa iragazki baten bidez aurkitzea administrazioarekin eginiko edozein espediente

 

Jakinarazpenak: Espedienteetan ataza edo urratsen bat egiteko jakinarazpenak ikustea.

 

Dokumentuak: Espedienteekin erlazionatutako dokumentuak bilatzea eta ikustea.

 

Mezuak:Espedientearen egoeraren berri emateko TangramBPM-k herritarrari bidaltzen dizkion mezuak erakusten ditu.

 

Zer behar duzu sartzeko?

 

 "Nire Karpetan sartzeko, Ziurtagiri Elektroniko baliodun bat behar da.