Egoitza erabiltzeko gutxieneko baldintza teknikoak
Identifikazio eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak
-
Izenpek emandako ziurtagiri digitalak, UPV/EHUren langile publikoaren ziurtagiria barne.
-
FNMT Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiriak.
Ziurtagiri bakoitzak bere instalazio programa behar du:
-
Izenpe (Windows, Linux, MacOS)
BakQ erabiltzeko, txartel birtuala (Windows, MacOS) aplikazioa instalatu behar da aldez aurretik.
Cl@ve Permanente eta Cl@ve PIN ez dira baliozkoak erregistro elektronikorako. Identifikatzeko aukera ematen dute, baina ez dira nahikoa eskaera sinatzeko.
Sinadura elektronikorako aplikazioa
Web nabigatzaile bateragarriak
-
Google Chrome (80. bertsioa edo berriagoa) - Gomendatutako nabigatzailea.
-
Microsoft Edge (88. bertsioa edo berriagoa) - Gomendatutako nabigatzailea.
-
Mozilla Firefox (72. bertsioa edo berriagoa).
-
Safari (13. bertsioa edo berriagoa).
Garrantzitsua: Ez du Internet Explorer onartzen.
Nabigatzailearen konfigurazioa
Ezinbestekoa jakinarazpenen eranskinak eskuratu ahal izateko.
-
Gaitu cookie-en biltegiratzea.
-
Javascript aukera aktibatuta izatea.
Sistema eragileak
-
Microsoft Windows, Apple macOS o GNU/Linux (Ubuntu) bertsio eguneratua.
Beste baldintza batzuk
-
PDF dokumentuen irakurgailua, adibidez Adobe Reader.
UPV/EHUko langileak
-
Egoitza elektronikora sartzeko Unibertsitatearen ekipoa erabili arren ekipoa ez badago eguneratuta edo ekipoak ez badauka unibertsitatearen beraren konfigurazioa, Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri.
-
Egoitza Elektronikoa erabiltzeko norberaren ordenagailua erabiliz gero, azalpen orokorrak jarraituz konfiguratu behar da ordenagailua.