Erabakia, 2014ko azaroaren 12koa, Idazkari Nagusiarena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) erregistro orokorreko zigilu elektronikoa sortzeko

AURREKARIAK

Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoak, 18. artikuluan dio herri administrazioetan edo haren administrazio organoetan, administrazio jarduera automatizatuan eskumenaren erabilera identifikatzeko eta autentifikatzeko, ziurtagiri elektronikoetan oinarritutako zigilu elektronikoak erabili ahal izango direla.

Bestalde, UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegian, 14. artikuluan, jasota dago administrazio jarduera automatizatua denean, sinadura elektronikoko sistema hauek erabili beharko direla:

  • a) Unibertsitatearen zigilu elektronikoa edo sinatzeko eskumena esleituta duen administrazio organoarena.
  • b) Unibertsitateari edo kasuan kasuko administrazio organoari lotutako egiaztapen kode segurua.

Bestalde jasota dago zigilu elektronikoan organoaren izen osoa agertuko dela eta ezingo dela pertsona fisikoei buruzko erreferentziarik egon.

Horrez gain, araudi horretan zehaztuta dago administrazio organoei lotutako zigilu elektronikoak UPV/EHUko idazkari nagusiaren erabaki bidez sortuko direla.

Hori guztia kontuan hartuta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa. Erregistro Orokorreko zigilu elektronikoa sortzea, erabaki honetako eranskian adierazitako ezaugarri teknikoak izango dituena.

Bigarrena. Agindua ematea erabaki hau UPV/EHUren Egoitza Elektronikoan argitaratzeko.

José Luis Martín González
UPV/EHUko IDAZKARI NAGUSIA

ERANSKINA

Erregistro Orokorreko zigilu elektronikoa

Ondokoa da gailu seguruko ziurtagiri elektronikoan bildutako informazioa:

  • Identifikaziorako kode bakarra: 01 86 da
  • Ziurtagiri honen bidez egiaztapena ematen duena:
    • CN = EAEko HAetako langileen CA - CA personal de AAPP vascas (2)
    • OU = AZZ Ziurtagiri publikoa - Certificado público SCA
    • O= IZENPE S.A.
    • C = ES
  • Zigilu elektronikoaren identifikazioa:
    • CN = NEGOCIADO DE REGISTRO Y ASUNTOS GENERALES I
    • SERIALNUMBER = Q4818001B
    • OU = sello electrónico
    • OU = ZIURTAGIRI ONARTUA - CERTIFICADO RECONOCIDO
    • O = UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERSITATEA
    • C = ES
  • Zigiluaren balio epearen hasiera eta amaiera:
    • asteartea, 2014.eko maiatzak 27 7:45:29
    • larunbata, 2017.eko maiatzak 27 7:45:29
  • Ziurtagiria erabiltzeko mugak:
    • Firma digital, Sin repudio, Cifrado de clave, Cifrado de datos
  • Ziurtagiriaren hatz marka digitala:
    • 1d dd ea 79 6f 7c 7e 4e d8 fa a7 21 5c e6 7d c4 f6 29 3f 17
  • Ziurtagiria berriztatuta dagoela egiaztatzeko:
    • CRL: http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2
    • OCSP: http://ocsp.izenpe.com:8094