DATU PERTSONALEN BABESA POLITIKA

Pribatutasun-politika

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) datuen babeserako daukan politika

 

DATU TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

 

Zuk zeuk zuzenean emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko ditugu, eta kasuan kasuko tratamendu jardueraren arabera gordeko ditugu UPV/EHU izanik titularra.

 

HELBURUA

 

Datuen tratamenduaren helburua UPV/EHUk kasuan-kasuan betetzen duen tratamendu jardueraren araberakoa izango da.

 

LEGITIMAZIOA

 

Datuak tratatzen ditugu UPV/EHUk dituen lege eginbeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko, eta, tratamendurako interesatuaren adostasuna behar izanez gero, egintza positibo argi baten bidez eman beharko da.

 

DATUAK NOIZ ARTE GORDEKO DIREN

 

Datu pertsonalak gordeko ditugu bildu zirenean zeuden helburuetarako beharrezko diren bitartean, edo tratamenduaren helburuetatik erator daitezkeen balizko erantzunak argitzeko beharrezko ditugun bitartean. Horrez gain, araudian artxibo eta dokumentazioari buruz dauden epean gorde beharko ditugu.

 

DATUAK JAKINARAZTEA

 

Oro har, ez zaie daturik lagako hirugarreni, ez bada lege aginduz.

 

INTERESATUEN ESKUBIDEAK

 

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn nola tratatzen diren bere datu pertsonalak.

Interesatua bazara, eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren kontra egiteko eta tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubideak horiek izanik, eskubideok egikaritu ahal izango dituzu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, Datuen Babeserako ordezkariari zuzendutako idatziaren bidez (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa-Bizkaia), edo posta elektronikoz dpd@ehu.eus.

 

INFORMAZIO OSAGARRIA

 

UPV/EHUk datuen babesaren arloan daukan politikari buruzko informazio osoa lotura honetan dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/babestu. Gune horretan dago jasota, besteak beste: UPV/EHUk egiten dituen tratamendu jardueren zerrenda eguneratua; tratamendurako lege oinarriak; tratamenduaren jarduera bakoitzak izan ditzakeen hartzaileak; zure datuen inguruan dituzun eskubideak eta eskubide horiek egikaritzeko eskari orriak.