Identifikazioa eta autentifikazioa

Erabiltzaileen identifikazioa

Egoitza Elektronikoan sartu eta zerbitzu eta izapide elektronikoak erabili ahal izateko, sinadura elektronikorako unibertsitateak onartutako edozein sistema erabili ahal izango da.

UPV/EHUko Egoitza Eletronikoak erabiltzailea identifikatu eta egiaztatzeko zenbait sistema erabil daitezke, dena delako zerbitzua erabili edo izapidea egiteko eskatzen den segurtasun mailaren arabera.

Erabiltzaileek ordezkari baten bitartez jardun ahalko dute. Ordezkari horrek bere sinadura elektronikoa erabili beharko du.

Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek kasuan kasuko prozedura edo izapiderako zehaztutako ziurtagiria erabili ahal izango dute.

Onartutako ziurtagirian oinarritutako sinadura elektronikoa

  • IZENPE txartela. IZENPEk emandako herritarren txartela edo unibertsitateko txartela erabili ahal izango da (www.izenpe.com). Txartela nola erabili eta behar den softwarea instalatzeko jarraibideak IZENPEren web gunean daude eskuragarri (Softwarea jaisteko gunean).
  • NAN elektronikoa. Sinadura elektronikoa, pertsona fisikoentzat Nortasun Agiri Nazional Elektronikoaren barnean dauden ziurtagirietan oinarritua (www.dnielectronico.es).
  • CERES FNMT-RCM. Sinadura elektroniko aurreratua, 2CA eta AP motako ziurtagiri digitaletan oinarritua (Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak-Monetaren Errege Etxeak ematen ditu ziurtagiri horiek) (www.cert.fnmt.es).

Kriptografiatu gabeko sinadura elektronikoko beste sistema batzuk

Jarduerak edo izapideak egiteko interesduna identifikatzea baino eskatzen ez den kasuetan, beste sistema batzuk erabiltzea baimendu ahal izango da. Beste sistema horietan nahikoa izango da erabiltzaileak erregistratu ondoren adostutako gakoak erabiltzea, bi aldeek ezagutzen duten informazioa ematea edo sistema ez kriptografikoak baliatzea (adibidez: egun identifikaziorako erabiltzen den sistema, LDAP erabiltzaile izena eta pasahitza-ren bidezkoa).