Idazkaritza Nagusiaren argibideak Aldezleari zuzendutako idatziak erregistratzeari buruz

Aldezlearen jardunaren ardatzetako bat den konfidentzialtasun printzipioa bermatzeari begira, Erregistro Orokorreko puntu ezberdinetan horrela jardun beharko da:

  1. UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoetako arduradunek jakinarazi egingo diete Aldezleari zuzendutako idatzi bat erregistratu nahi dutenei eskaerak erregistro bidez, Aldezlearen webgunearen bidez, posta elektroniko bidez, ohiko posta bidez, Aldezlearen bulegoan bertan edo telefonoz aurkez ditzaketela (nahiz eta gero idatziz ere aurkeztu) baina adieraziko diete, erregistro bidez aurkeztuz gero, beti jasota geratuko direla, legeak hala eskatzen duelako, erregistroa bera, gaiaren laburpen bat, dokumentazioa aurkezten duen pertsona eta haren NAN edo pasaporte zenbakia, nahiz eta Erregistro Orokorreko langileek datu horiek isilpean gordetzeko betebeharra izango duten.
  2. Interesatuari aurreko atalean adierazitako guztiaren berri eman ondoren hark eskaera Erregistro Orokorraren bidez egin nahi badu, Aldezleari zuzendutako idatziak lehenbailehen bidaliko dira gutun azal itxi baten.

Leioan, 2013ko martxoaren 18an

Jose Luis Martín González
UPV/EHUko IDAZKARI NAGUSIA