Egoitza Elektronikoa

UPV/EHUren Egoitza Elektronikoan zaude. Unibertsitatearen web gune honen bidez (egoitza.ehu.eus), zerbitzuetara sartu eta izapideak modu elektronikoan egin ahal izango dituzu, urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan, modu erabat seguruan eta legezko berme guztiekin, dena informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilerari esker.

Egoitza Elektronikoaren titulartasuna UPV/EHUrena da, eta unibertsitateak ondoko printzipioak bermatuko ditu: osotasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna; era berean, bermatuko du egoitzako zerbitzuak eta bertan ematen den informazioa eguneratuta dagoela. Aldiz, egoitzan dauden loturen bidez beste gune batzuetara joanez gero, UPV/EHU ez da horietan eskainitako zerbitzu eta informazioaren osotasun eta egiazkotasunaren erantzule, eta ezin du bermatu horietan jasotako informazio eta zerbitzuak eguneratuta daudenik. Hortaz, UPV/EHUko Egoitza Elektronikoa utzi bezain laster, erabiltzaileari ohartaraziko zaio gune horretatik urtengo duela.

Idazkaritza Nagusiarena da Egoitza Elektronikoko edukiak gestionatu eta administratzeko ardura. Prozedura batekin lotuta Egoitza Elektronikoan unibertsitateko kideen eskura jartzen diren eduki eta zerbitzuak gestionatzeko ardura kasuan kasuko prozedura arautzeko eskumena duen unibertsitateko organo edo zerbitzuarena izango da.

Gestio teknologikoaren arduraduna informazio eta komunikazio teknologien arloko eskumena daukan gerenteordetza izango da.

Egoitza Elektronikoa hauen bidez arautuko da: