Agiriak egiaztatzeko prozedura

UPV/EHUk sinadura elektronikoaren bidez emandako agiriek egiaztapenerako kode segurua (EKS) daukate, eta horren bidez egiaztatu ahal izango da agiria benetakoa eta osoa dela eta sinadura balioduna.

Kode hori oso garrantzitsua da herritar batek unibertsitateak emandako agiri elektroniko hori beste erakunde batean aurkezten duenerako, horren bidez, beste erakundeak egiaztatu ahal izango baitu agiria benetakoa dela eta ez duela aldaketarik izan.

Zer da egiaztapenerako kode segurua (EKS)?

EKS agiriak egiaztatzeko segurtasun kodea da, digitu multzo batez osatuta dago eta unibertsitateak sortu eta emandako agiri elektroniko bakoitzari kode bat, bakarra, dagokio. Kode hori agiriaren orri guzti-guztietan ageri da.

Zergatik da garrantzitsua EKSa?

Dokumentu elektronikoen paper-euskarriko kopiek adierazi beharra daukate kopia direla, eta kode elektronikoki sortu bat edo beste egiaztatze-sistema bat izan behar dute, aukera emango duena kopiaren autentikotasuna kontrastatzeko, kopia egin duen organo edo organismo publikoaren artxibo elektronikoetan sartuz.

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Papeleko agiriak EKSa badauka eta agiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu, agiriak egiaztatzeko zerbitzura sartu behar zara. Aplikazioak agiriaren EKSa sartzeko eskatuko dizu; orduan, aplikazioak jatorrizko agiri elektronikoa bistaratuko du pantailan eta papereko agiriarekin alderatu ahal izango duzu.