INFORMAZIO OHARRA: DATUEN TRATAMENDUA – ERREGISTRO OROKORRA
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:
Datu tratamenduaren arduraduna | Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea |
Datu tratamenduaren helburua | Dokumentuen sarrera eta irteera erregistratzea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. |
Datu tratamenduaren legitimazioa |
Datuen tratamendua beharrezkoa da unibertsitateak erregistro orokorra izateko eginbeharra baitauka Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari jarraituz. Era berean, beharrezkoa da unibertsitateak erregistro hori mantentzeko eta gestionatzeko emanda daukan botere publikoa egikaritzeko. |
Datu tratamenduaren hartzaileak | Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean. |
Eskubideak | Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez. |
Informazio osagarria | http://www.ehu.eus/babestu |