Irisgarritasuna
Web atarietako orriek beraien web guneko informazioa biztanle guztiek eskuratu ahal dutela bermatzeko arrazoi asko daude. Gainera UPV/EHUk informazio kanal hau indartu nahi du ahalik eta pertsona gehienengana irits dadin; bai unibertsitateko komunitatearengana eta baita gizartearengana orokorrean ere.
Administrazio publikoko web guneetarako irisgarritasunak legezko izaera du: LSSICEren arabera (uztailaren 11ko 34/2002 LEGEA, indarrean 2002ko urriaren 12an sartu zen) (Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuaren Legea) WAIren ildoez gain ( Web Accessibility Initiative) UNE EX 139801 eta 139802 (+139803) ARAUAK kontuan eduki behar dira. WAI norabideak Europako Batasunak "de facto" arautzat hartzen ditu. Arau horiek guztientzako irisgarritasuna kontutan hartzen dute.
Hala ere, legezko betebehar horiez gain, nolabaiteko ezgaitasuna duten pertsona guztiek informazioa baldintza berdinetan eskuratzeko eskubideari erreparatu behar diogu. Interneterako sarbidea zailtzea eragiten dien ezintasunen bat duten pertsonen ehunekoa altua da:
- Ezgaitasun fisiko edo psikikoak: daltonismoa, ikusmen baxua, entzuteko urritasuna, dislexia, urritasun kognitiboa, mugimendu urritasuna...
- Ezgaitasun teknologikoak: ordenagailu edo nabigatzaile zaharrak, ezaupide informatiko gutxi...
Horregatik Euskal Herriko Unibertsitateak atari bat sortzeko konpromisoa hartu du. Atari hori irisgarritasun eta erabilgarritasunaren oinarrizko jarraibideak betetzen saiatuz hasiz WC3 ("Word Wide Web Consortium") kontsortzioak markaturiko WAI ("Web Accessibility Initiative") WCAG2.0 ildoen AA mailarekin betetzea lortzeko , epe motz edo ertainean, egunez egun hobetuz joan dadila.
Honako hauek dira, bezero ezgaientzat eta ezgaiak ez direnentzat orrien erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko epe motzean UPV/EHUk oinarrizko jarraibideen artean helburu bezala markatu dituenak:
- Irudiak: testualak ez diren elementuentzat testu baliokide bat edukitzea (irudia deskribatuko duen testu alternatibo bat)
- Koloreak: informazioa kolorearengandik bereizia izaten saiatzea. Irakurtzea errazteko koloreen kontraste egokia lortzea.
- Egitura: Web orriak estilo orririk gabe ondo irakurtzeko edo gailu bereizi bidez irakurtzeko (adibidez ahots bidezko nabigatzaileak, PDAk...) antolatzea eta egituratzea.
- Hizkuntza: Hizkuntza garbia eta erraza erabiltzea, hobeto ulertzeko eta ordenagailuaren pantailan errazago irakurtzeko.
- Testuaren neurria: Erabilitako iturriek dimentsio erlatiboak dituzte; horrela bezeroak erabiltzen ari den nabigatzailetik iturrien neurria kontrolatu ahalko du.
- Loturak: Kontua da eduki moduan erabilitako testu guztiak kontestutik kanpo irakurtzean zentzua izatea. Lotutako orriak Unibertsitatetik kanpokoak direnean, nabigazioa galtzea ekiditeagatik, leiho berrietan irekiko dira.
Loturak web-ekoa ez den fitxategi bat irekitzen duen kasuetan dokumentu motaren eta bere pisuaren berri emango da.
- Antolakuntza: Orri bakoitza modu argi batean antolatuta dago eta nabigazioa hobetzeko eta erabilgarritasuna emateko dago egituratuta.
- Laguntza eta Web mapa: bezeroa orientatzeko eta nabigazioa errazteko laguntzarako atal bat gehitu da. Atal horrek jarraitzeko oinarrizko pausuak ekarri eta ohiko akatsei irtenbidea emango die. Web maparen bidez web guneko ikuspuntu global eta argi bat ematen dugu.
Honako arrazoi hauengatik, arau hauenganako egokitzapen osoaren prozesuan gaude oraindik: UPV/EHUren informazioaren bolumen eta konplexutasuna, neurri handi batean milaka eduki atari zaharretik berri honetara etorri dira eta unibertsitateak egunero sortzen dituen eduki berri kopuru handia sortzen duten sail ezberdin eta asko daude.
Frogatu dugu edukien kopuru bat AA mailari dagokiola, baina sareko atari guztiak, egunetik egunera, irisgarriagoak izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu.