Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza elektronikoa (egoitza.ehu.eus) UPV/EHUren zerbitzu eta izapide elektronikoetara segurtasun teknologiko eta juridiko osoz sartzeko helbide elektronikoa da, urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan, horretarako informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerari esker.

 

Egoitza Elektronikoaren titulartasuna UPV/EHUrena da, eta unibertsitateak ondoko printzipioak bermatuko ditu: osotasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna; era berean, bermatuko du egoitzako zerbitzuak eta bertan ematen den informazioa eguneratuta dagoela. 

 

Egoitza elektronikoaren identifikazioa eta segurtasuna

 

UPV/EHUren Egoitza Elektronikoaren identifikazioa eta autentifikazioa gailu seguruaren ziurtagiri espezifiko batean oinarritutako sinadura elektronikoko sistema baten bidez egingo da. Ziurtagiri honek egoitza elektronikoaren domeinua identifikatzen du (egoitza.ehu.eus) eta UPV/EHUren izenean erregistratuta dago.

 

Ziurtagiri horretan honako informazio hau jasotzen da:

 

Identifikaziorako kode bakarra:

00:DA:43:BD:13:9B:D2:58:BB:4D:D6:1C:AC:C4:F3:DB:E0
 

Ziurtagiri honen bidez egiaztapena ematen duena:

CN = GEANT OV RSA CA 4
O = GEANT Vereniging
 

Egoitzaren identifikazioa:

CN = egoitza.ehu.eus
O = Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
L = Leioa
S = Bizkaia
C = ES

 

Sinadura-algoritmoa:

sha384RSA

 

Ziurtagiriaren hatz marka digitala:               

SHA-256: 78 94 6F 22 DE 9A 7A D4 64 0C 2E 65 3B C6 AA 9E A6 FB 7C 0E 3A 9D E8 34 7B 91 16 4C 43 DB AC B7

SHA-1: DC 64 E9 ED 5E 6B B4 37 59 51 30 A6 67 63 B8 DE EB D5 8B 9F

 

Ziurtagiriaren balio epearen hasiera eta amaiera:

astelehena, 2022ko urriak 3 2:00:00

asteazkena, 2023ko urriak 4 1:59:59

 

 

Herritarren eta UPV/EHUren arteko komunikazioen benetakotasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, TLS Protokoloa erabiliko da. UPV/EHUren Egoitza Elektronikoa gehienetan erabilgarri egongo dela bermatzeko, haren oinarrian dauden sistema informatikoek eta telekomunikazio sistemek argindarra etengo ez dela ziurtatzeko ekipoak izango dituzte, suebaki sistemak aplikatuko dira eta sistema horiek dauden aretorako sarrera murriztuko da.